counter to blogger

IV. ZUZENIEN IGOERA BERTIKALA

Primary tabs

Kokapen mapa

Data: 
2012/03/04
Ordua: 
10:00
Kilometroak: 
2,800
Webgunea: 
www.lagunonakmb.org
Herria: 
AZPEITIA
Lurraldea: 
GIPUZKOA
Edizioa: 
4

zuzenien igoera bertiakal 2012LASTERKETAREN DATA ETA ORDUTEGIA

Dortsala hartzerakoan, federazio txartela eta ordain agiria aurkeztu beharko dira. Berauen banaketa, Martxoak 4ean, Plaza nagusian, goizeko 8:30etatik 9:30etara egingo da.

Lasterketa, Martxoak 4ean goizeko 10etan hasiko da Ezkerretegi baserrian. Berau dorsalak hartu eta bost minutura dago. Goizeko 9:45tarako egon beharko dute lasterketariek irteera puntuan, norberaren ordua baino 5 minutu lehenago aurkeztu beharko direlarik. Bestela azken postuan irten beharko dute.

Lasterketa hau erlojuaren aurka izango da. Lasterketariak banaka irtengo dira, batetik bestera tartea utziz.

IZEN EMATEA

Izen emate data: Urtarrilak 1etik Otsailak 29ra. Data hauetatik kanpo ezin izango da izenik eman.

Kuota: 20 Euro. (Federatuak 15 Euro)

Izena emateko: Asteazkenetan, 21:30etatik 22:30etara. 943-025893 telefonoan edo www.lagunonakmb.org orrialdean.

Dirua sartzeko: Euskadiko kutxako 3035-0020-57-0200065432 zenbakian.

EZINBESTEKOA DA DIRUA SARTZEAN KORRIKALARIAREN IZEN ABIZENAK AGERTZEA.

ES OBLIGATORIO INDICAR EL NOMBRE Y APELLIDOS DEL PARTICIPANTE A LA HORA DE INGRESAR EL DINERO.

Lasterketa honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa federatua izatea.

Izena ematen duten lehen 250 lasterkariek izango dute lehentasuna, baldin eta dagokion epean egiten badute diru sarrera beren izen abizenak ongi adieraziz.

Ondoren izena ematen dutenekin ordezko zerrenda bat egingo da.

Gehiengo lasterkari kopurua: 250 pertsona.

Lasterketan parte hartzeko ezinbestekoa da 18 urtetik gora edukitzea.

Bestalde, 16 eta 17 urteko gaztetxoek ere hartu ahalko dute parte.Gurasoek eurek eraman beharko dute baimena Lagun Onak Mendi Bazkunaren bulegora, asteazkenetan, 21:30etik 22:30era bitartean. Bestela, egunean bertan semeak edo alabak dortsala hartzeko momentuan han egon beharko dute gurasoek, baimena ematen dutela egiaztatzeko. Gurasoetako baten NANaren fotokopia eta antolatzaileek betearazitako agiria sinatzearekin gauzatuko da baimena

Kontaktua: izarraitzmendilasterketa@hotmail.es
Web orria: www.lagunonakmb.org

ARGAZKIAK / FOTOS[2009]

ARGAZKIAK / FOTOS [2010]

ARGAZKIAK / FOTOS [2011]

ARGAZKIAK / FOTOS [2012]

grafikoa

PERFILA / PERFIL:

Luzera: 2,8 km.
Gorakoa: 804 m pasa.
Gutxieneko altuera: 85 m.
Gehiengo altuera: 889 m.
Edari gune bakarra.

perfila

ZERBITZUAK

Dortsala eta txipak hartzerakoan arropa aldagai bat usteko aukera edukiko duzu amaieran jasotzeko, arropak usteko ordu limitea 9:15etan izango da.
Izarraitz pilotalekuan dutxak eta motxilak usteko aukera egongo da.
Bakoitzak bere kabuz jaitsi beharko du.

Informazio gehiago  / Más información: http://www.lagunonakmb.org

Antolatzailea: 
Lagun Onak MB
Argazkiak: BAI
Lasterketa etiketak: 
Lasterketa motak: 
Kartela: 
Sailkapenak: BAI