counter to blogger

II. BERDINTXIKETAN OÑATIKO LASTERKETA MISTOA

Primary tabs

Kokapen mapa

Data: 
2012/05/11
Ordua: 
19:30
Kilometroak: 
5,000
Webgunea: 
http://berdintxiketan.wordpress.com/
Herria: 
OÑATI
Lurraldea: 
GIPUZKOA
Edizioa: 
2

berdintxiketan

Iaz izandako arrakastaren ondoren, aurten ere Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea eta Mondragon Team Academy-ko (MTA) Snatu junior kooperatiba ados jarri dira Berdintxiketan lasterketaren antolakuntzan. 2012ko maiatzaren 11an izango da, arratsaldeko 7,30etan.

Berdintasuna bi erakunde hauek elkarbanatzen duten balore bat da, eta gai hau protagonista izanik, primeran pasatzeko egun bat da. Gainera, bata bestearengandik ikasteko izugarrizko parada da, eta Snatu MU-ren zati bat izanik, batera lan egiteko aitzaki bat izan daiteke, horrela bien arteko erlazioa hobetuz eta hurrengo batetarako elkarlana erraztuz. Bestealde, experientza hau oso aberasgarria da, bai enpresa moduan garatzeko, bai gizabanako moduan betetzeko.

Berdintasunaren aldeko ekimen honen jatorria iaz sortu zen ideia batetatik dator; prozesua gogoraraziko dugu, testuingurua ulertzeko. Enpresagintza fakuntateak, berdintasun sailak hain zuzen, gai hau indartzea nahi zuen eta Snatura joan zen Berdintxiketan proposatuz. Garai haietan, Snatuko taldekideak LEINN-eko (Lidrego Ekintzaile eta Berrikuntzan gradua) lehenengo mailako ikasleak ziren, eta ideia paregabea iruditu zitzaien. Beraz burmuin guztiak martxan jarriz, dinamika hau jaio zen.

Lasterketa honen oinarria, gure lan egiteko filosofia bezala, ongi pasatzea da, baina baditu bere berezitasunak. Korrika bakarka egin beharrean, bikoteka egin beharko da; hau da, gizonezko bat eta emakumezko batek erritmo berean egin beharko dute lasterka. Horrela maila berbera lortuko da, eta batak besteari animatu beharko dio. Gainera, herriaren laguntza ezinbestekoa da, hauek baitira giroarekin gozatuko dutenak, baita sariak oparituko dituztenak ere.

Beraz badakizue, gorde ezazue txoko bat zuen agendetan eta animatu zaitezte parte hartzera, egun zoragarri bat izago baita. Iaz sorpresa ugari izanda ere (kamiseta, Zahor txokolatea, herriko futadendetako produktuak, txosnatxo bat…), aurten hobetzea espero baitugu.

Informazio gehiago: http://berdintxiketan.wordpress.com/

Emaila: Berdintxiketan@gmail.com

ARGAZKIAK / FOTOS [2012]

http://www.lasterketak.com/sites/default/files/20120511_Berdintxiketan.jpg
Argazkiak: BAI
Lasterketa etiketak: 
Lasterketa motak: 
Kartela: 
Sailkapenak: BAI