I. ELGOIBARKO HERRI KROSA
Data:
Saturday, 2010, September 11
Ordua:
20:00
Kilometroak:
7,000 Location
Spain
43° 12' 54.6732" N, 2° 24' 56.5308" W
Webgunea:
www.mintxeta.com
Herria:
ELGOIBAR
Lurraldea:
GIPUZKOA
Elgoibarko Kross Herrikoiaren Araudia- 2010
Elgoibarren, 2010eko Irailaren 11an egingo den krosa.
- Lasterketa herrikoi hau herri barruan egingo da, 7km-ko zirkuitu batean. Irteera ordua 20:00ean izango da, eta lasterketa Foruen plazan hasi eta bukatuko da.
- Lasterketan 16 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, hau da, 1994 urtean edo urte hori baino lehenago jaio direnek.
- Lasterketan parte hatu ahal izateko, izena eman beharko da irailaren 6a, astelehena, baino lehen (egun hori barne). Izena emateko 12 € ordaindu beharko dira. Lasterketa egunean bertan posible izango da izena eman 15€ ordainduta. 300 atletarentzako lekua izango da.
- Izena www.mintxeta.com webgunean eman beharko da. Bertan, www.turesultado.com edo www.herrikrosa.com webgunerako zuzeneko esteka jarriko da. Eskatutako datu guztiak eman beharko dira bertan.
- mintxeta@mintxeta.com helbide elektronikoan ere izena eman ahal izango da.
- Dortsalak eta txipa irailaren 10ean, ostirala, jaso ahal izango dira lasterketaren karpa ofizialean (Leku-Eder parkea), 18:00etatik 20:00etara bitartean. Dortsalak eta txipa lasterketaren egun berean ere jaso ahal izango dira (Foruen plaza) 18:00etik aurrera, eta 20:00ak arte.
- Ezinbestekoa izango da txipa dortsalaren barruan sartzea, eta helmuga igaro bezain laster itzultzea.
- Mailak:
- Juniorrak: 16 urtetik 20 urtera (1994 eta 1990 urteen artean jaiotakoak, biak barne).
- Seniorrak: 21 urtetik 40 urtera (1989 eta 1970 urteen artean jaiotakoak, biak barne).
- Beteranoak: 41 urtetik aurrera (1971n eta aurreko urteetan jaiotakoak)
- Irabazle absolutuei, bai gizonei, bai emakumeei, garaikurra eta txapela emango zaizkie. Maila bakoitzeko lehenengo hirurei ere garaikurrak emango zaizkie.
- Partehartzaile guztiei lasterketa gogorarazteko elastiko tekniko bat emango zaie opari. Horretaz gain, korrikalariek produktuz betetako poltsa bat jasoko dute, helmuga zeharkatu bezain laster, txipa itzuli ostean.
- Sariak banatu ondoren, produktu gehiago zozketatuko dira partaide guztien artean. Saria jaso ahal izateko, korrika egiteko erabili den dortsala aurkeztu beharko da.
- Lasterketan parte hartu duten guztiak Olaizaga kiroldegian dutxatu ahal izango dira.
- Izena eman duten atleta guztiek istripu-aseguru bat izango dute. Aseguruaren gastuak antolatzaileek ordainduko dituzte.
-
Proba honetan parte hartzeagatik bakarrik, araudi hau onartu beharko da.
-
Araudi honetan aurreikusi ez diren gauza guztietarako IAAFren araudian ezarritakoa izango da kontuan.
Informazio gehiago / Más información: www.mintxeta.com
Edizioa:
1 Bookmark/Search this post with:
| Attachment | Size |
|---|---|
| SAILKAPENA / CLASIFICACIÓN: Elgoibarko Herri Krosa 2010 | 61.77 KB |
Sailkapenak:
Sailkapenak: BAI
Argazkiak:
Argazkiak: BAI
Izenemateak
|
duela 12 aste 2 egun
2012/02/16
|
|
duela 12 aste 1 day
2012/05/31
|
|
duela 12 aste 1 day
2012/05/31
|
|
duela 7 aste 6 egun
2012/04/20
|
|
duela 4 aste 4 egun
2012/02/24
|
|
duela 3 aste 1 day
2012/02/24
|
|
duela 3 aste 2 egun
2012/05/09
|
|
duela 5 aste 2 egun
2012/03/29
|
Hurrengo lasterketak
| XII. CARRERA BILBAO-BILBAO LASTERKETA | 11:00 |
| XXVIII. CROSS POPULAR SAN HILARIO KROS HERRIKOIA | 10:45 |
| XXVI. KROS ITXARTU TALDEA | 11:00 |
| V. APUKO IGOERA | 10:30 |
| XXVIII. ZUMAIAKO HERRI LASTERKETA | 17:00 |
| VI. SAGAR-LASTERRA - HERNANI | 11:00 |
| IX. AINGERU GUARDA - IBAETAKO KROSSA - CROSS POPULAR IBAETA - SUBIDA ANGEL | 17:00 |
| II. ARNOATERA IGOERA | 11:30 |
| IV. ZUZENIEN IGOERA BERTIKALA | 10:00 |
| II. BEASAINGO HERRI LASTERKETA | 10:30 |
| XXIII. LILATON - LASTERKETA HERRIKOIA EMAKUMEENTZAT- CARRERA POPULAR PARA MUJERES | 11:00 |




