VI. AZKOITIKO RAKA HERRI LASTERKETA
Location
Araudia:
AZKOITIKO VI. HERRI LASTERKETA
- Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Kirol Elkartea klubak azaroaren 27an arratsaldeko 16:30ean egingo den lasterketa antolatu du. Lasterketa Azkoitiko Herriko enparantzan hasi eta amaituko da.
- Lasterketako ibilbidea Azkoitiko kaleetan zehar egingo da. Zirkuituari bira txiki bat eta bi handi eman beharko zaizkio probaren 10 kilometroak egiteko.
- Parte-hartzaileek gutxienez 16 urte izan behar dituzte, 2010/11/27 baino lehenago beteak.
- Herri-lasterketaren antolakuntzak Erantzukizun Zibileko asegurua du, parte-hartzaileek hirugarrenei eragin diezazkieketen kalteei erantzuteko asegurua barne. Horrez gainera, Istripu Asegurua ere badu, parte-hartzaile guztientzat. Ofizialki izena emanda dauden parte-hartzaile guztiak estaliko ditu antolakuntzak hitzartu duen aseguru-poliza horrek, eta lasterketaren ondorio zuzen diren istripuak estaliko ditu; polizak, baina, ez ditu estaliko ezkutuko pairamen edo akats, arduragabekeria edo oharkabetasunetik eratorritako kalteak, ez eta lekualdaketetan gertatutakoak ere.
- Mediku-zerbitzua Gurutze Gorriak emango du. Bi anbulantzia egongo dira; bat helmugan eta bestea, berriz, lasterketa ixten.
- Kronometrajea egiteko CHAMPION CHIP txip bidezko kontrol-sistema erabiliko da. Txipa zenbakiarekin batera jasoko du korrikalari bakoitzak, eta zenbakia eta txipa nahitaez eraman beharko ditu. Zenbakiak eta txipak lasterketaren egunean berean emango dira, 13:15etik 16:10era bitartean, eta jaso ahal izateko egiaztagiria erakutsi beharko dute (NANa, gidabaimena, pasaportea...).
- Izena emateko 10 € ordaindu beharko dute beren CHAMPION CHIP txipa (txip horia) dutenek, eta 12 € txipa alokatu behar dutenek. Ordainketa bankuko zor-txartelaren bidez egingo da izena ematen den unean bertan. Lasterketaren egunean bertan ere izena eman daiteke, lasterketa hasi baino ordubete lehenago arte. Hala egiten dutenek 13 € ordaindu beharko dute beren txipa badute, eta 15 € txipa alokatu behar badute.
- Atletak egiaztatu beharko du zerrendan bere izenaren ondoan izen-ematea “ordainduta” duela ageri den ala ez. Internet bidez ordaintzeko azken eguna azaroaren 23a izango da. Hala egiten ez badute, parte-hartzaileek lasterketaren egunean ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute, edo izen-ematearen prezioa lasterketaren egunean bertan ordaindu.
- Izen-ematea toki hauetan egin ahal izango da: Azkoitiko Elkargunea (Zubiaurre), Azpeitiko Aradi Kirolak, Donostiako Robers eta Zarauzko NereSport kirol-dendetan. Internet bidez izena emateko aukera ere badago, kirolprobak.com eta rakamaraton.com helbideetan.
- Trofeo eta oparia emango zaizkie kategoria bakoitzeko lehen klasifikatuei. Parte-hartzaileei oroitzapenezko Adidas elastiko teknikoa emango zaie opari (dauden elastikoak bukatu arte), eta opariak zozketatuko dira guztien artean (Polar erloju pultsometroa, Adidas 2 pare zapatilak, atletismoko 30 Asics praka motzak, JVC Bideo kamera, Canon argazki kamera, botilategiak, sagardoa, ...).
- Parte hartzaileek, nahi izanez gero, Elkargune Kiroldegiko aldagelak eta dutxak erabili ahalko dituzte; helmugatik 150 metrora dago kiroldegia.
- Proba bukatzeko ordua dago: 17:40an itxiko da. Araudi honetan jasotzen ez den orotarako, Gipuzkoako Atletismo Federakundekoa jarraituko da.
•Sariak:
| 1.Gizonezkoa |
Trofeoa eta Astigarraga Kit Line sari bat. |
| 1.Emakumezkoa |
Trofeoa eta Astigarraga Kit Line sari bat. |
| 2.Gizonezkoa |
Trofeoa eta Astigarraga Kit Line sari bat. |
| 2.Emakumezkoa |
Trofeoa eta Astigarraga Kit Line sari bat. |
| 3.Gizonezkoa |
Trofeoa eta Astigarraga Kit Line sari bat. |
| 3.Emakumezkoa |
Trofeoa eta Astigarraga Kit Line sari bat. |
| JUNIORRAK (16-18 urtekoak) | |
| 1.Gizonezkoa | Trofeoa eta Sari bat. |
| 1.Emakumezkoa | Trofeoa eta Sari bat. |
| RAKA MARATONEKO BAZKIDEA | |
| 1.Gizonezkoa | Trofeoa |
| 1.Emakumezkoa | Trofeoa |
| BETERANOAK | |
| 1.Gizonezkoa >40 urte | Trofeoa eta Sari bat |
| 1.Emakumezkoa >35 urte | Trofeoa eta Sari bat |
RAKA MARATON / 692708684 / AGUSTIN GARCIA
Informazio gehiago / Más información: www.rakamaraton.com
SAILKAPENA / CLASIFICACIÓN [2010]
Izenemateak
|
duela 12 aste 2 egun
2012/02/16
|
|
duela 12 aste 1 day
2012/05/31
|
|
duela 12 aste 1 day
2012/05/31
|
|
duela 7 aste 6 egun
2012/04/20
|
|
duela 4 aste 4 egun
2012/02/24
|
|
duela 3 aste 1 day
2012/02/24
|
|
duela 3 aste 2 egun
2012/05/09
|
|
duela 5 aste 2 egun
2012/03/29
|
Hurrengo lasterketak
| XII. CARRERA BILBAO-BILBAO LASTERKETA | 11:00 |
| XXVIII. CROSS POPULAR SAN HILARIO KROS HERRIKOIA | 10:45 |
| XXVI. KROS ITXARTU TALDEA | 11:00 |
| V. APUKO IGOERA | 10:30 |
| XXVIII. ZUMAIAKO HERRI LASTERKETA | 17:00 |
| VI. SAGAR-LASTERRA - HERNANI | 11:00 |
| IX. AINGERU GUARDA - IBAETAKO KROSSA - CROSS POPULAR IBAETA - SUBIDA ANGEL | 17:00 |
| II. ARNOATERA IGOERA | 11:30 |
| IV. ZUZENIEN IGOERA BERTIKALA | 10:00 |
| II. BEASAINGO HERRI LASTERKETA | 10:30 |
| XXIII. LILATON - LASTERKETA HERRIKOIA EMAKUMEENTZAT- CARRERA POPULAR PARA MUJERES | 11:00 |




