counter to blogger

Igande honetan ospatuko da VII. Akoako korrika proba

Primary tabs

DIARIO VASCO. Aurten, bosgarren aldiz, asto lasterketa ospatuko da korrika proba ostean.

Zestoako festak pasa eta hemen dator berriro ere Akoa bailarako bira edo mendi-bailara herri krosa, bere zazpigarren edizioan.
Korrika proba hau paraje eder, berezi baina gogor batean ospatzen da, eta zirkuitu motza (7.800 metrotako zirkuitua korritu beharko da) baina gogorra izaten da korrikalarientzat, gora eta behera askorekin.

Akoa (edo Akua) bailarako herritar gehienak inplikatuz elkarlanean antolatutako proba izaten da hau, sariak bertako produktuez osatuta egoten dira (arkumeak, txuletak, gazta, oilaskoak, abar) eta korrikalarien parte hartzea dohain izaten den arren korrikalari guztiei kamiseta bat oparitzen zaie eta hauen artean hainbat produktu zozketa-tzen dira amaieran

Hau dena gutxi balitz, jakin hamaiketako eder bat ere izango dutela parte hartzen duten korrikalari zein bertaratzen diren ikusle guztiek ere, eta trikitilari eta bertsolariez gozatu ahal izango dugula, hau da, festa borobila eta berezia izan dugula Akoako bailaran igande goizean. Korrika proba goizeko 10:30ean hasiko da, ermita aurretik, eta dutxak ere izango dira. Oraindik izena eman nahi izanez gero www.herrikrosa.com orrian egin dezakezue.

Aurten beste urtebetez bailarako asto lasterketa ospatuko da korrika proba ostean. Bertan auzotarrek eta hauen astoek hartuko dute parte, hauek, Asto Zirkuituari bi itzuli emango dizkiotelarik.

Beraz, korrika festa honen inguruan biltzen den jendetzaren segurtasuna dela medio, Akoa eta Aizarna arteko autoen errepidea itxita egongo da igande goizean, 9:30ak eta 13:00ak bitartean.

Erlazionaturiko edukiak: 
Image: